12 zahar-etxeetan egin dira saioak 2025-07-04

Harrera beroa Bizkaian adinekoei eskainitako Adin-adin proiektuak

Harrera beroa Bizkaian adinekoei eskainitako Adin-adin proiektuak
Markina-Xemeinen izango da azken saioan, uztailaren 8an. Onintza Enbieta eta Etxahun Lekue ariko dira kantuan.

Jexux Mari Irazu

Bertsoa zahar-etxeetan bizi diren adineko pertsonei eskaintzeko Adin-adin proiektuko aurtengo azken saioa egingo da Markina-Xemeinen. Iaz saio esperimental batzuk egin ziren Bizkaian eta aurten 12 saioko zikloa egin da Lankuren ekimenez, Foru Aldundiak lagunduta. Gernikan, Diman, Ondarroan, Zeberion, Lekeition, Durangon, Otxandion, Leioan, Bermeon, Sondikan eta Zornotzan izan dira gainerako saioak. 

Libreko saioak izan ohi dira, bertsoak ez ezik entzuleen interesekoa izan daitekeen istorioen kontakizuna, kantuak eta zuzeneko tratuak ere paper handia jokatzen dute saioetan. Bi bertsolari izaten dira saio bakoitzean, belaunaldi ezberdinetakoak. 15 bertsolarik hartu dute parte edizio honetan. 

13 urteko bidea daraman proiektua, Lankuren eskutik
Proiektuaren urteetako esperientziak erakutsi du, egoitzetako ordezkariak hala esanda, bertsoak eta kantuak adineko pertsonen gogoa eta gaitasun kognitiboak pizteko eragin positiboa duela. Oso harrera beroa izaten dute saioek eta batez ere adineko pertsonen arreta azpimarratzen dute adituek.

Orain artean, Gipuzkoan izan du zabalkunderik handiena. Iaz, esaterako 30 saio egin ziren 24 herri desberdinetako zentroetan. Urte askotaren lanaren ondoren, aurten Bizkaian ere hartu du gorputza proiektuak. Beste herrialdeetan ere zabaltzeko ahaleginetan ari dira proiektuaren bultzatzaileak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu