Uztailaren zazpian hasita 2025-07-04

Sanferminetan bertsoak ere bai

Sanferminetan bertsoak ere bai
Iruñean zazpi saio egingo dira eta urteroko jaialdia Lesakan. Beste zenbait herri eta auzotan ere izango dira bertsoak Sanferminetan.

Jexux Mari Irazu

Hamar bertso ekitalditik gora behintzat izango dira aurten ere Sanfermin jaien bueltan. Nola ez, Iruñean izango dira gehiena. Zazpi saio izango dira uztailaren 7tik 13ra. Lesakan urteroko jaialdia: uztailaren zazpian eta arratsaldeko zazpietan. Horrez gain, beste zenbait herrietan ere bai: Azkaraten, Hernaniko Martintegi auzoan edo Pasaian, kasurako. 

Iruñean azken urteeotan bertso eskaintza kokapen aldetik festaren erdigunera ekartzera lortu dute: Sarasate plaza zentrikoan egiten dira jaialdi nagusiak eta elkarteetan edo balkoitik balkoira gainerakoak. Hiru jaialdi izango dira aurten Sarasaten, bi ohikoak eta jaialdi musikatu bat. 0 plazan egingo da beste jaialdi bat. Udalak antolatzen ditu saio batzuk, Bertsozale Elkartearekin elkarlanean eta herri antolakuntzak gainerakoak: Herri sanferminek, kultur elkarteek edo peñek. Hamasei bertsolari ariko dira kantuan eta lau gai-jartzaile ariko dira saioak bideratzen. Hiru saio librekoak izango dira. 

 

Lesakan, urteroko jaialdia
Lesakako Sanferminetan bertsoak ez du hutsik egiten. Kokapen desbedinak izan ditu eta azken urte luzeetan herriko plazan egiten da. Aurten, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Josu Sanjurjo eta Julen Zelaieta ariko dira kantuan. Gai-jartzaile lanetan, Ekhiñe Zapiain. 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»