Dylan Inglis Wilby - Bertsolari Bertsozale podkasta 2025-07-04

«Bi aldiz bertsozaletu nintzen: euskara ez nekiela lehenik eta ikasi ondoren berriz»

2025/podkasta_bertsoa/23-BBDylanInglisWilby250704.mp3.mp4

Xan Alkhat

Dylan Inglis Wilby Ingalaterran sortutako 26 urteko gaztea da. Umetan eskolan slam poetry ezagutu zuen eta horrek jada piztu zion hizkuntzarekin jolas egiteko grina. Bi aldiz bertsozaletu dela dio. Euskara ikasi aurretik lehenik, bertsolaritzari buruzko bideo bati esker. Eta ondoren berriz. Euskal Herrian egin dituen egonaldietan bertso eskoletan eta online egin ditu bere lanketak eta plazan ere kantatu izan du. Hamaika hizkuntza dakizki, tartean euskara, frantsesa edo gaztelera bezain ondo, eta baita euskalkiak ere. Hizkuntzak ikastea alde teknikotik kode deszifratze ariketa gisa bizi du eta kultura aldetik mundu berri baterako atea da beretzat. Eskozian bizi da egun. Entzun bere bertsolaritza lekukotza. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza