“Santa Mañako alaba zinan” sortagatik 2025-07-07

Jexux Mari irazu
Maddalen Arzallus Antia bertsolari hendaiarrak irabazi du 41. Basarri Bertsopaper lehiaketaren Santa Mañako alaba zinan lanagatik. Unai Muniain, Nahikari Gabilondo eta Andoni Egaña aurtengo sariaren epaimahaikideek honako hitz hauekin arrazoitu dute Arzallusen lana: “garai bateko amona baten bizimodua era xalo, hunkigarri eta sinesgarrian islatzen du bertso sortak, bere bilobaren ahotik. Naturari loturiko bizialdi bat era naturalean aurkeztu du. Garai hura entzun, ikusi, ukitu eta usaindu egin daiteke bertso hauek kantatzean. Eta horretarako erabili dituen neurri-doinuak ezin egokiagoak dira: zortziko handi klasiko bat”.
Aurtengo edizioan, guztira, 15 lan jaso dira, askotariko gaiak jorratu dituztenak. Antolakuntzak azpimarratu du 41 edizio hauetan, saria jasoko duen hirugarren emakumezkoa izango dela Arzallus. Aurretik, Ane Labakak eskuratu zuen 2012an, eta Alaitz Sarasolak, aldiz, 2014an. Basarri Sariko irabazleak 1.800 euroko saria du.
Sari banaketa Bertso Astean
Basarri Sariko sorta irabazlea Bertso Astean aurkezten da eta bertan izaten da sari banaketa. Uztailaren 11ean izango da, hain zuzen, bertso jarri emanaldiaren ekitaldiaren baitan, 22:00etan. 1.800 euroko saria jasoko du.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28