Bertsogintza moldeak 2025-07-29

Bakarkako pieza jarraituak finkatzen ari dira plazan

Azken urteotan bakarkako pieza jarraituak finaktzen ari dira plazan, gehienak zortziko txikian. Iruñeko Zaldiko Maldikon hasi zen haize berri honen zurrunbiloa: Josu Sanjurjo, Saioa Alkaiza... Beranduago, Sustrai Colinak eta Uxue Alberdik ere baliatu zuten plazan, besteak beste. Hasieran plaza bilduan abiatu zen molde berria baina plaza irekietan ere bidea egiten hasi zen handik gutxira.

Publikoak estimatu egiten du eta halaxe erakusten du txalotza luzeetan. Bertsolari gehiagok ere probatu dute azken boladan formatu jarraitua. Besteak beste, Maialen Lujanbiok eta Nerea Ibarzabalek Amallon, Zortziko Txiki Txapelketan; Amets Arzallusek Iruñeko Sanferminetan, Sarasate Pasealekuan egiten den jaialdian. Eta berriki, Nerea Ibarzabalek Alegian. Kasu honetan, kopla formatua baliatu zuen markina-xemeindarrak. Neurriaz eta doinuaz harago, funtsa pieza bakarreko sorkuntza da. Bertsolariak bat-bateko garapena egiten du eta entzuleak pieza oso bat jasotzen du entzunaldi bakarrean. 

Pieza bakarreko formatu jarraitua indarra hartzen ari den moldea den arren, oraindik ere nabarmen hiru bertsoko bertsoaldia da bakarkako formatu nagusia plazan.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu