Zarautzen, Modelo Aretoan 2025-09-01

Lizardiko finala ostiralean eta finalistak erabakita

Lizardiko finala ostiralean eta finalistak erabakita
Irati Alcantarilla, Elixabet Etxandi, Janire Arrizabalaga, Iker Ormazabal, Maddi Agirre eta Aimar Sorazu ariko dira kantuan.

Jexux Mari Irazu

Bertsolari Gazteen XLIX. Lizardi Sariko finala jokatuko da ostiral honetan Zarautzen, . Bi kanporaketa jokatuta, honako sei bertsolari ariko dira kantuan: Irati Alcantarilla, Elixabet Etxandi, Janire Arrizabalaga, Iker Ormazabal Tturko, Maddi Agirre eta Aimar Sorazu. Finala Modelo Aretoan jokatuko da 22:00etanBigarren kanporaketan Irati Alcantarilla urruñarra gailendu zen, 217,5 punturekin. Ondotik sailkatu ziren, Janire Arrizabalaga (209,5), Aimar Sorazu (204,5), Irune Basagoiti (196,5) Eli Zaldua (196), Joanes Azpillaga (190), Igauri Lopetegi (180,5) eta Oibar Olano Azkonita (162,5).

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza