Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02
Hitzetik Hortzera bertso programa irailaren 13an itzuliko da aurten eta albiste onak dakartza bertsozalearentzat: ohi baino programa gehiago izango ditu eta hilabete luzatuko da denboraldia. Maiatzaren bukaeran amaituko da. Beraz, aspaldi ez bezalako iraupena izango du Hitzetik Hortzerak, hasierako urte bakan batzuetan izan baitzen ekain-maiatza bitartekoa. Ohiko ordutegian izango da programa: larunbat gauetan 21:00etan. Igandeetan errepikapena. Horrez gain, Nahieranen egongo da ikusgai.
Herrialdeetako lau finalak zuzenean
Udazkenetik udaberrira herrialdeetako lau txapelketa jokatuko dira: Bizkaikoa, Nafarroakoa, Iparraldekoa (Xilaba) eta Arabakoa. Asteroko bertso programaz gain, lau txapelketako finalak zuzenean emango dira ETBn. Nafarroako finala izango da lehena azaroan eta Bizkaikoa abenduan. Xilabakoa eta Arabakoa datorren urtean etorriko dira.
Mirari Martiarena aurkezle eta Andrea Lopetegi zuzendari berria
Mirari Martiarena dio Hitzetik Hortzerako aurpegia eta bere hirugarren denboraldia izango da berea. Zuzendari gisa, berriz, Andrea Lopetegi ariko da, Gaizka Azkarateri lekukoa hartuta. Eitbk gaur eguerdian aurkeztu du bere udazkeneko parrilla Gasteizen, tartean, Hitzetik Hortzera programa.
Audientzietan gora
Azken urteetan Hitzetik Hortzerak audientzietan gora egin du eta finaletako zuzeneko emisioek ere oso ikusle datu onak eman dituzte. Halaxe nabarmendu du Unai Iparragirre ETBko zuzendariak gaur Gasteizen egindako ekitaldian.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28