Herrialdeetako lau txapelketa datozen hilabeteetan 2025-09-03

Txapelketak: Bizkaia, Nafarroa, Xilaba eta Arabako Txapelketak irailetik martxora

Txapelketak: Bizkaia, Nafarroa, Xilaba eta Arabako Txapelketak irailetik martxora
Datak: azaroaren 29an Nafarroako finala jokatuko da; abenduaren 20an Bizkaikoa; urtarrilaren 31n Xilabakoa eta martxoaren 28an Arabakoa. 2026ko abenduaren 20an Txapelketa Nagusiko finala, Nafarroa Arenan.

Jexux Mari Irazu

Udazkenean eta neguan Bizkaia, Nafarroa, Xilaba eta Arabako Txapelketak jokatuko dira, hurrenkera horretan eta hor argituko da Txapelketa Nagusiko parte hartzea, herrialdeetako bertsolariei dagokionez. 2024an jokatu zen Gipuzkoakoa eta erabakita dago herrialde horretako parte hartzea. Datorren urtean jokatuko da Txapelketa Nagusia eta abenduaren 20an izango da finala Nafarroa Arenan, Bertsozale Elkarteak zabaldu berri duenez.

Araba, Nafarroa eta Xilabatik bina bertsolari gehiago Txapelketa Nagusian
Bertsolari kopuruari dagokionez, Arabatik, Nafarroatik eta Xilabatik bina bertsolari gehiago sailkatuko dira. Beraz, aurreko edizioan baino sei bertsolari gehiago izango ditu Txapelketa Nagusiak lehen fasean: 42 bertsolari. Ohi gisan, txapelduna finalean sartuko da eta gainerako finalistak finalaurrekoetan. 

Herrialdeetako finalak eta datak
Nafarroako finala jokatuko da lehenbizi, azaroaren 29an, Nafarroa Arenan. Urriaren 4an hasiko da txapelketa. Bizkaiko finala etorriko da ondoren: abenduaren 20an, Bilbon, Casillan. Irailaren 28an hasiko da Bizkaiko Txapelketa. 

Ondoren, Xilabako finala etorriko da, urtarrilaren 31n Donibane Lohizunen Jai Alai pilotalekuan. Abenduaren 6an hasiko da Xilaba. Azkenik, Arabako finala jokatuko da martxoaren 28an Gasteizko Europa Jauregian. Otsailean ekingo dio Arabako Txapelketak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu