Bertso Agenda 2025-09-04

60 saio inguru bertso udako azken txanpan

60 saio inguru bertso udako azken txanpan

Jexux Mari Irazu

Bertso udak egutegi propioa du. Zumaiako San Telmotan hasten da, Aste Santuaren ondoren, eta irailaren amaiaeran amaitu, San Migeletan. Hala adierazi ohi dute bertsolari askok. Eta bertso udako azken txanpa bete-betea dator: 60 bertso ekitaldi izango dira Euskal Herrian barrena. Urteko jaialdi erreferentzialak horietako asko, lagunartekoak, sariketak, herrialdeetako txapelketan hasiera... Eta atzera kontaketa berezi bat: urtebete barru hasiko da Txapelketa Nagusia, irailean.

Irailean izaten dira tradizio handiko jaialdi asko: Plentziakoa (jada izana) Alkizakoa, Donostiako Euskal Jaietakoa, Galbaixotakoa Mutrikun, Muetzekoa, Galdakaokoa... eta beste hainbat. San Migel jaien bueltakoak dira baita Oñatikoa eta Iurretakoa ere, normalean urrian egokitzen badira ere. Horrez gain, beste hainbat formatuko saioak ere izango ditu iraileko agendak. Aurten, berritasun gisa, organoa eta bertsoa elkartuko dira oholtza berean Markina-Xemeinen. 

Sariketen alorrean bertsolari gazteen Lizardi Sariak iraileko lehen ostirala du hitzordua. Irailean hasiko da Pello Errota Sariketa ere Tolosaldean. Herrialdeetako txapelketak ere irailean hasiko dira: irailaren 28an hasiko da Bizkaiko Txapelketa. Hemen agenda xehea.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza