Nafarroa Arenan 10:30etan 2025-09-04

Larunbatean aurkeztuko dute Nafarroako Txapelketa eta urriaren 4an hasiko da Auritzen

Larunbatean aurkeztuko dute Nafarroako Txapelketa eta urriaren 4an hasiko da Auritzen
Finala Nafarroa Arenan jokatuko da, azaroaren 29an. Txapelketa Nagusira sailkatzeko baliagarria izango da.

Jexux Mari Irazu

Nafarroako Bertsozale Elkarteak larunbat honetan aurkeztuko du 48. Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Nafarroa Arenan bertan da hitzordua, goizeko 10:30etan. 

Nafarroako Elkarteak uda aurretik jada aurreratu zituen zenbait berritasun eta xehetasun. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da lehenengoz, Anaitsunari lekukoa hartuta. "Nafarroan bertsolaritza izaten ari den gorakadari esker, urrats kuantitatibo eta kualitatiboa emateko apustua egin dugu" azaldu zuen Bertsozale Elkarteak. 

Nafarroako Txapelketa urriaren 4an hasiko da Auritzen eta 24 bertsolari ariko dira kantuan. Parte hartzaile berriei dagokionez ere zenbait ohar aurreratu zituen Nafarroako Elkarteak ekainean: Kattin Madariagak lehen aldiz hartuko du txapelketan, aurrekanporaketan sailkatzea lortuta. Antolakuntzak emandako datuen arabera, aurtengo edizioan Nafarroako hiru txapeldun ariko dira 24ko zerrendan: Julen Zelaieta, Julio Soto eta Saioa Alkaiza.

Saioak eta datak
Txapelketako saioak eta datak ere publiko eginak ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Hementxe:

    Urriak 4, Auritz -  Auritzeko Kultur Etxea
    Urriak 11, Mutiloa – Arangurengo Kultur Etxea
    Urriak 18, Irurita – Gizarte Bilgunea
    Urriak 26, Los Arcos – Kultur Etxea
    Azaroak 1, Agoitz – Agoitzeko Kultur Etxea
    Azaroak 8, Leitza – Leitzako Herri Aretoa
    Azaroak 16, Tafalla – Tafallako Kulturgunea
    Azaroak 29, Iruñea – Nafarroako Arena

Larunbatean jakingo dugu saio bakoitzean nork kantatzen duen. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza