Urriaren 4an hasiko da Auritzen 2025-09-06
Nafarroako Bertsolari Txapelketak beste jauzi bat eman du aurten eta Nafarroa Arenan jokatuko da finala. Badira aldaketa gehiago ere: Txapelketa Nagusirako Nafarroatik orain arte baino bi bertsolari gehiago izango dira. Zazpi denera. Txapelketa Nagusiko finalistak kuota horretatik kanpo gelditzen dira eta, beraz, Joanes Illarregik ziurtatua du parte hartzeko eskubidea.
24 bertsolari izango ditu aurtengo Nafarroako Txapelketak eta hautagaitza zabala aurreikusi daiteke bai finalera eta baita txapelerako ere. Aurreko finalista guztiek hartuko dute parte. Julio Soto da egungo txapelduna eta sei aldiz irabazi du jada. Eneko Lazkoz gelditu zen txapeldunorde, hiru puntura eta Xabat Illarregi gaztea podiumean sartu zen lehenengoz, 22 urterekin. Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Josu Sanjurjo eta Saats Karasatorrek osatu zuten finaleko zortzikotea.
Belaunaldi gazteago batek ere beste urrats bat emateko aukera izango du aurtengoan. aurreko txapelketan jada bere kartak erakutsita: finalaurrekoetara sailkatu ziren beste bost gazte. Finalaren atean gelditu zen Ekhiñe Zapiain, hamargarren postuan eta finaletik lau puntura. Lehenengo hemezortzieetan sartu ziren baita Eki Mateorena, Ekain Alegre, Idoia Granizo eta Beñat Astiz ere. Aurtengo edizioan, Kattin Madariaga bertsolari arantzarra izango da bertsolari gazteena, aurrekanporaketetan lekua irabazita.
Lehehengo faseko saioak eta taldeak
AURITZ. Urriak 4, larunbata. 17:30ean, Kultur Etxean
Aitor Irastortza Arrizurieta, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien, Eki Mateorena Zozaia, Eneko Lazkoz Martinez, Saats Karasatorre Martinez eta Urko Gartzia Aleman.
Gai-jartzailea: Patxi Bueno Munarriz.
MUTILOA. Urriak 11, larunbata. 17:30ean, Arangurengo Kultur Etxean
Beñat Astiz Isasi, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Idoia Granizo Uribarrena, Jabi Lezaun Landa, Julio Soto Ezkurdia eta Sarai Robles Vitas.
Gai-jartzailea: Iratxe Legarra Nuin.
IRURITA. Urriak 18, larunbata. 17:00ean, Gizarte Bilgunean
Amaia Elizagoien Varela, Endika Legarra Nuin, Josu Sanjurjo Alzuri, Julen Zelaieta Iriarte, Patxi Castillo Graciarena eta Xabat Illarregi Marzol.
Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea Agirre.
LOS ARCOS. Urriak 26, igandea. 17:30ean, Kultur Etxean
Ekain Alegre Gil, Joanes Illarregi Marzol, Kattin Madariaga Apaolaza, Mikel Lasarte Cia, Saioa Alkaiza Guallar eta Xabi Maia Etxeberria.
Gai-jartzailea: Ander Aranburu Arriola.
Finalerdiak Agoitzen, Leitzan eta Tafallan jokatuko dira, azaroaren 1en, 8an eta 16an, hurrenez hurren. Finala azaroaren 29an.
Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08
Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02
Basarri Saria irabazi duen sorta da 2025-07-11
Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16
Atzo zendu zen Kuban 64 urte zituela 2025-06-13