Atzo jokatu zen zarautzen 2025-09-06

Jexux Mari Irazu
Janire Arrizabalagak irabazi du 49. Lizardi Saria eta berak eraman zuen bertso onenaren saria ere. Maddi Agirre gelditu zen bigarren. Irati Alcantarilla, Elixabet Etxandi, Iker Ormazabal eta Aimar Sorazuk osatu zuten finaleko seikotea. Amaia Urbieta aritu zen aurkezle lanetan. Atzo jokatu zen Modelo aretoan.
Irabazleari Xabier Zulaikak jarri zion txapela, Iñaki Zulaika zenaren semeak, haren omenez. Iñaki Zulaika Zarauzko Etxebeltz bertso eskolaren sortzaile izan zen eta aurten zendu da.
Lizardi Saria Zarauzko bertso eskolak antolatzen du, udalaren laguntzarekin.
Bertsoa.eus ere finalean izan zen eta datozen egunetan jarriko ditu sarean irabazlearen hitzak eta finaleko bertsoak.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza