Azkoitian, irailaren 20an 2025-09-08

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak bertsotan ospatuko du 25 urteko bidea

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak bertsotan ospatuko du 25 urteko bidea
Bertso poteoa eta bertso bazkaria antolatu ditu Gipuzkoako Urola inguruko bertso eskolak.

Jexux Mari Irazu

Azpeitia, Azkoitia, Zestoa eta Errezil biltzen dituen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak 25 bete ditu eta bertsotan ospatuko dute bidea. Irailaren 20an izango da hitzordua Azkoitian. Eguerdian bertso poteoa egingo dute eta bertso bazkaria ondoren, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusekin. 




Eskualdeko bertso ekimenaren motorra
Erniarraitzek Urola bailarako bertso ekimenaren motor lana egiten du. Bertso eskolako dinamika ez ezik, saioak eta hainbat ekitaldi antolatu ditu 25 urteotan: Erniarraitz Sariketa, Bertso parranda (lehenago), Bertso Kopa, bertso jaialdi eta lagunarteko saioak, bertso jarri emanaldiak... 1999an Gipuzkoako Herriartekoa jokatu eta ondorenean sortu zen, besteak beste, Azpeitia inguruan eragin zuen talde eta belaunaldiarteko dinamikari jarraiki. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat