Gaueko 21:00etan ETB1n 2025-09-08

Larunbatean hasiko da Hitzetik Hortzera

Larunbatean hasiko da Hitzetik Hortzera

Mirari Martiarena

Larunbat honetan hasiko da Hitzetik Hortzerako denboraldi berria Mirari Martiarenak aurkeztuta eta Andrea Lopetegi zuzendari berria duela. Maiatzaren amaiera artean asteroko maiztasuna izango dira bertsoak Euskal Telebistan. Bertsoak astero iragarriko ditu programa bakoitzeko edukiak.

Herrialdeetako lau finalak zuzenean
Udazkenetik udaberrira herrialdeetako lau txapelketa jokatuko dira: Bizkaikoa, Nafarroakoa, Iparraldekoa (Xilaba) eta Arabakoa. Asteroko bertso programaz gain, lau txapelketako finalak zuzenean emango dira ETBn.  Nafarroako finala izango da lehena azaroan eta Bizkaikoa abenduan. Xilabakoa eta Arabakoa datorren urtean etorriko dira.  

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza