Txapelketa Nagusirako baliagarria 2025-09-10
Bi aste barru hasiko da Txapelketa Nagusirako baliagarria izango den Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, irailaren 28an Urdulizen. Aitor Bizkarra, Garazi Navarro, Garikoitz Sarriugarte, Izaro Bilbao, Koldo Gezuraga eta Mikel Retolaza ariko dira kantuan. Ondotik, Lekition, Mungian, Galdakaon eta Getxon izango dira lehen faseko saioak. Finalaurrekoak bi itzulitara gero eta abenduaren 20an finala Bilbon, La Casillan. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak larunbat honetan egingo du barrura begirako aurkezpena Zornotzan.
Ataka estua lehen fasean: 30 bertsolaritik 11 sailkatuko dira
Bizkaiko Txapelketan aurreko edizioko finalistak finalaurrekoetan sartzen dira eta horrek dakar galbahea bereziki fase honetan estutzea. 30 bertsolarik kantatuko dute lehen fasean eta 11 sailkatuko dira finalerdietarako: saioko irabazleak (5) eta beste sei puntuazioz.
Egitura aldetik, aurtengo Bizkaiko Txapelketaren berritasun nagusia finalerdietan dator: bi itzulitara jokatuko dira. Lehen itzulian hiru saio eta bigarrenean bi. Zortzi puntuaziorik onenak finalera.
Talde Antolatzaile eta talde tekniko zabala
Txapelketa bat aurrera atzeratzeak lan desberdin asko dakar eta horren isla da Bizkaiko Txapelketan antolakuntza edo ardura teknikoetan ariko diren lan talde zabala, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen baitan: 14 lagun ariko dira Antolakuntza Taldean; 13 epaile taldean; eta 10 lagun gai-jartzaile taldean.
Gai-jartzaile taldea: Ainhoa Urien Telletxe, Alain Cubero Idoiaga, Begoñe Olabarria Astobiza, Beñat Vidal Gurrutxaga, Idoia Anzorandia Kareaga, Igor Menika Bengoetxea, Jon Amezaga Fernandez, Kattalin Arriola Uriarte, Leire Garatxena Larrabe eta Zihara Enbeita Gardoki.
Epaile taldea: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Itxaro Juaristi Olaetxea (Idazkaria), Itziar Basterretxea Olarreaga (idazkaria), Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar.
Txapelketako Talde Antolatzailea: Ainhoa Arregi Elosua, Ainhoa Markinez Arruza, Arkaitz Zipitria Mendizabal, Asier Galarza Garai, Belate Olabarria Astobiza, Fernan Otsoa de Zabalegi Mugeta, Igor Menika Bengoetxea, Illart Gumuzio Larrazabal, Ione Narbaiza Gallastegi, Itziar Basterretxea Olarreaga, Jone Antsotegi Ikazuriaga, Maddi Ibaibarriaga Zubikarai, Maria Ortega Zubiate eta Miriam Juaristi Urizar.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-09-10
Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08
Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02
Basarri Saria irabazi duen sorta da 2025-07-11
Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16