Bertso agenda 2025-09-11

Erredakzioa
Iraileko bigarren aste honetan hogei bertso ekitaldi inguru izango dira igandera bitartean. Horietako asko jaialdi jendetsuak. Hondarribian, Itsasun eta Gernikan izango dira gaur saioak. Librekoak lehen bietan, eta bertso-payada Gernikan. Larunbatetik aurrera, urteroko jaialdiak Donostian, Igorren, Galdakaon eta Lezon. Usurbilen, saio musikatua. Larunbatean Zornotzan Bizkaiko Bertsozaleen Eguna ospatuko dute, bertsoak tartean direla. Alegian, gazteak protagonista Kaleberan. Ordizian, Lazkao-Txiki bertsopaper lehiaketako saribanaketa izango da. Agenda xehean, hemen, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren atarian.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza