Tolosaldeko Harituzek antolatuta 2025-09-10

Belaunaldi ezberdinetako 12 bertsolari Pello Errota Sariketan, Tolosaldean

Belaunaldi ezberdinetako 12 bertsolari Pello Errota Sariketan, Tolosaldean
Finala Asteasun izango da urriaren 17an. Saio guztiak afari bueltan dira.

Erredakzioa

Pello Errota Bertsolari Sariketaren IV. edizioa antolatu du Tolosaldean Harituz Bertsozale Elkarteak. Belaunaldi ezberdinetako 12 bertsolarik hartuko dute parte. Bi kanporaketa eta finala izango ditu. Kanporaketak Bidanian eta Gaztelun izango dira. Finala, Asteasun, Pello Errotaren herrian, urriaren 17an. Saio guztiak afalondoko formatuan izango dira. 

Lehenbiziko saioan, irailaren 26an Bidanian, Miren Artexe, Etxahun Lekue, Ekhiñe Zapiain, Oier Iurramendi, Saats Karasatorre eta Naia Arrizabalaga ariko dira kantuan. Bigarrenean, urriaren 3an Gaztelun, Agin Laburu, Maddalen Arzallus, Eneko Araiztegi Korta, Aroa Arrizubieta, Maddi Aiestaran eta Danel Etxeberria ariko dira. Bietan Imanol Artola Felix ariko da gai-jartzen.



Finala laukoa izango da eta kanporaketa bakoitzeko lehen bi bertsolariak ariko dira kantuan. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza