Irailaren 28an hasiko da Urdulizen 2025-09-15

Bizkaiko Txapelketak bertsolari, gai-jartzaile, epaile eta antolatzaileak bildu ditu

Bizkaiko Txapelketak bertsolari, gai-jartzaile, epaile eta antolatzaileak bildu ditu

Erredakzioa

Bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak zein talde antolatzaileko kideak. Denak elkartu ziren atzo Zornotzan txapelketaren aurkezpenean. Urdulizen hasiko da hilaren 28an, eta asteburuz asteburu jokatuko da abenduaren 20an finala jokatu arte. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke.

Idoia Anzorandiak gidatu zuen ekitaldia eta aurkezpenaren ostean, aurtengo Bizkaiko Eskolartekoan buruz-burukoa jokatu duten Enara Gallastegi eta Ekhi Zuluaga bertsolariak aritu ziren bertsotan.

Talde Antolatzailearen izenean Asier Galarzak hartu zuen mikrofonoa eta umoretik ekin zio txapelketari, bere bakarrizketarekin. Besteak beste, bertsolaritzaren eta bakarrizketen arteko loturez aritu zen.

Txapelketan doinu asko entzuten dira, baina bada bat saioro errepikatzen dena: txapelketako sintonia. Gaurko ekitaldian aurkeztu dugu, eta modu berezian gainera: Arratiako eta Zornotzako bertso eskoletako gazteek egin dute dantza sintoniaren doinura: Ihintza Arroyok, Iraia Lauzirikak, Libe Arauzok eta Maddi Aurtenetxek.

Txapelketako parte hartzaile guztien argazkiarekin amaitu da ekitaldia. Dena dago prest bi aste barru ekitaldi handia hasteko.

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eguna
Txapelketaren aurkezpenaz gain, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eguna ere ospatu zuten atzo Zonortzan. 12:00etan hasi zen bertso poteoa, eta hurrengo bertsolariak aritu ziren kantuan: Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Paule Loizaga eta Xabat Galletebeitia.

Txapelketaren aurkezpenaren ostean, bertso bazkaria izan zen, Eneko Abasolo 'Abarkas' eta Igor Elortzarekin.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa