Igandean izan zen ekitaldia Ordizian 2025-09-15

Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak irabazi du Lazkao-Txiki Bertsopaper Lehiaketa

Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak irabazi du Lazkao-Txiki Bertsopaper Lehiaketa

Jexux Mari Irazu

Atzo banatu ziren Lazkao Txiki 34. Bertsopaper Lehiaketaren sariak Ordizian, Barrena kultur etxean. Helduen saria Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak irabazi du eta Aitor Albistur errenteriarrak jaso du bigarren. Hirugarren saria, Oier Etxeberria azpeitiarrarentzat izan da.

Gazteen mailan lehen saria eman gabe gelditu da. Bigarren saria Nora Arrizabalaga Arrieta azkoitiarrak eskuratu du eta Mara Orbek jaso du hirugarrena.

Gaztetxoen mailan, azkenik, Gaztetxoena Maialen Urtxegi narbartearrak irabazi du. Bigarren saria Altzagako Lexuri Bastidak eskuratu du eta Ekai Legorburu hernaniarrak jaso du hirugarrena. 

Epaile lanetan, Nikolas Zeberio, Izar Sarriegi eta Manu Olano aritu dira.

Argi-Berri elkarteak antolatu duen lehiaketako sari banaketan Joxe Miel Iztueta Lazkao Txiki-ren zenaren ilobek eta Manex Berzosa Ordiziako Kultura zinegotziak parte hartu zuten, besteak beste.

Epaile lanetan Nikolas Zeberio, Izar Sarriegi eta Manu Olano aritu dira.

100 urte Lazkao-Txiki jaio zela
Datorren urtean 100 urte beteko dira Lazkao Txiki jaio zela eta datorren urteko ekitaldian azken 5 urteotan bertso sarituak biltzen dituen liburuxka kaleratuko dute

(Argazkia: Iñaki Gurrutxaga. Goierriko Hitza)

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza