Nor da Nor 2025-09-16
Libe Goenaga, Aner Peritz eta Manex Pagolak ondatutako ideia da Itzali ta Piztu proiektua. Hiruak ere bertsoa eta musika mundua partekatzen dituzte. Hona hemen, bakoitzaren zertzeladak emanaldiaren dossierrak jasota bezala:
Libe Goenaga Arrieta (Getaria, 1999)
Hamar urte zituenetik Getariako Musika Bandan saxoa jotzen du. Saxoan bere kabuz trebatu bada ere, pianoan zenbait eskolatan egin ditu ikasketak. 2021az geroztik Aner Peritzekin bertso saio musikatuetan aritu da saxofoiarekin, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan hasita. Elektrotxorongo elektrotxarangaren sortzaileetako bat da; gaur egun, saxoa jotzen du bertan eta herriz herri dabil.
2023an Skaregekasko taldearen sorreran aritu zen, eta gaur egun bertan teklatua jotzen jarraitzen du. Hainbat kanturen letrak eta melodiak egin eta moldatu ditu. Bertsolaritzan Zarauzko Motxian-Etxebeltz bertso eskolan hasi zen bertsotan. Gaur egun, Zarauzko eta Getariako bertso-eskoletako partaide da. Zuzenbidea ikasketak ditu eta baserrian lanean ari da, bertso irakasle lanetan ere badabil.
Aner Peritz Manterola (Zarautz, 2002)
8 urterekin solfeoa eta pianoa ikasten hasi zen Zarauzko KAME musika eskolan, eta hamaika urte egin zituen bertan. Harmonia klaseak ere jaso zituen. 13 urterekin gitarra jotzen hasi zen modu autodidaktan. Zuzeneko musika jotzen aritu da batez ere, 2021ean Libe Goenagarekin lehen bertso-saio musikatua egin zuenetik Gasteizko Jimmy Jazz aretoan teklatuan eta gitarran. Ordutik hona bertsomusikatuetan eta zuzeneko kontzertuetan ondu du bere ibilbidea. Bertsolaritzan etxetik jaso zuen bertsozaletasuna. 2015ean hasi zen Zarauzko Motxian-Etxebeltz bertsogunean eta bertako kide eta irakasle gisa dihardu. Plazaz plazako jardunean dabil bertsotan,eta ohiko ibiliaz gain, bertsoa oinarri duten eRRE eta Azken Oturuntza ikuskizun bereziak ondu ditu. 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan finalista da.
Manex Pagola Apezetxea (Hernani, 1991)
Irakaslea eta musikaria. Hernaniko Doinu Zale musika eskolan hasi zituen musika-ikasketak solfeoa, armonia eta pianoarekin. Gitarra eta biolina ikasi zituen, hasieran bere kabuz, eta ondoren biolina-ikasketak Arkaitz Minerrekin. Ordurako elektronikarekin lehen pausuak ematen hasita zegoen, eta pixkanaka baxua, kontrabaxua eta akordeoia gehitu zituen. Biolina sakontzen Juan Arriolarekin eta kontrabaxua Amaiur Cajaravillerekin aritu zen. Egun, Haizea Huegunekin konposizio aurreratuko formakuntza jasotzen ari da. Hainbat taldetan ibili da. Entzutetsuenak Eli eta Manex Pagola - Bertso Musikatuak diskoa eta Erroka taldearen diskoa dira. Egun, Oiartzungo Herri Musika Eskolako hainbat kiderekin batera Emari musika taldean dabil, musika tradizionala eta folk musika landuz. EPT taldea ere martxan jarri berri du, hyperpop eta elektronika landuz. Porrumentzio priektuan kolaborazioak egin ditu. 2024an 10 bertso sorta musikatu sortu zituen Hitzetik Hortzera saiorako, eta 2025eko udan beste hainbeste egin ditu.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-09-10
Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08
Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02
Basarri Saria irabazi duen sorta da 2025-07-11
Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16