Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-09-17

Orozko eta Lakuntzako jaialdiak eta Xabier Amurizaren bertso jarriak Hitzetik Hortzeran

Ekhiñe Zapiainek hizkuntz ideologiak bertsolaritzan duen eraginaz hitz egingo du, Nafarrako bertso eskoletan egindako azterketaren harira. Larunbatean 21:00etan ETB1en.

Erredakzioa

Lakuntza eta Orozkoko festetako jaialdietak bertsoak dakartza Hitzetik Hortzerako bigarren progaramak. Aner Peritz, Onintza Enbeita eta Saats Karasatorre aritu ziren Lakuntzan, Ibai Hernaiz eta Jasone Etxebestek gaiak jarrita. Orozkon, Jon Maia, Oihana Bartra eta Nerea Ibarzabal, Begoñe Olabarriak gidatuta. 



Bertso jarri musikatuak
Hitzetik Hortzerak aurtengo denboraldian ere bertso jarri musikatuak eskainituko ditu. Xabier Amurizaren Bertso Berriak Horma Zaharrei sorta izango da lehena. Eñaut Agirrek eta Ainhoa Sarasuak kantatuko dute, Manex Pagolak musikaz lagunduta. Xabier Amurizak sei urte egin zituen preso Zamorako apaiz-kartzelan eta etxanoarrak bertan jarritako sorta da. Espainian behera doinuari izena ematen dion bertsoak dira. Amurizak Zamorako apaiz kartzela horretan idatzi zituen bertsolaritzaren inguruko hainbat lan teoriko eta baita Hiztegi errimatua ere.



Ekhiñe Zapiain, bertso eskolen inguruko ikerketaz 
Hiztun berriak eta ez hain berriak Nafarroako Bertso Eskoletan izenburuko ikerketa ondu du Ekhiñe Zapiain ikertzaile eta bertsolari beratarrak Miren Artetxe eta Naroa Barrusorekin batera. Miren Artetxeren tesian solte geratu ziren hari mutur batzuk abiapuntu hartu zituzten eta Nafarroako Gobernuak bertsolaritza ikertzeko laguntzarekin hasi ziren ikerketa egiten. 


Nafarroako egoera soziolinguistikoan kokatu beharreko ikerketa da Ekhiñe Zapiain, Miren Artetxe eta Nora Barrusok egin dutena. Nafarroako bertso eskoletako ikasleen eta bertsolarien profilak zeintzuk diren azalduko du Ekhiñe Zapiainek larunbateko Hitzetik Hortzeran. Hizkuntza legitimitateari buruz arituko da, hizkuntzei dagokienean ditugun sinesmenei buruz eta hizkuntz ideologiak bertsolaritzan duen eragina zein den azalduko du ikerketaren ondorioekin batera. 



Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa