Bertso eskolaren eskutik 2025-09-17

Aramaioko Kopla Txapelketa urriaren 17an

Aramaioko Kopla Txapelketa urriaren 17an
Zortzi bertsolari kantuan: Sabin Abarrategi, Libe Goenaga, Ibai Amillategi, Oihana Bartra, Lide Arregi, Irati Alcantarilla, Jon Maia eta Oier Etxeberria.

Aramaioko Kopla Txapelketaren VI. edizioa jokatuko da urriaren 17an. Zortzi bertsolari ariko dira kantuan eta bi saiotan banatuko da ekitaldia. Arratsaldean, 19:30etan, kalean egiten da lehen zatia kopla hutsean eta afalondoan bigarrena, koplak musikaz lagunduta. Aurten, Iturrieta sagardotegian izango da afaria. Zortzi bertsolari ariko dira kantuan: Sabin Abarrategi, Libe Goenaga, Ibai Amillategi, Oihana Bartra, Lide Arregi, Irati Alcantarilla, Jon Maia eta Oier Etxeberria. Bertso eskolak antolatzen du eta bertako kideak aritzen dira gai-jartzen. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza