Bertsozale Elkartearen eskutik 2025-09-19

Urriaren 4an hasiko da Ahalduntze eta aurten ibiltaria izango da

Urriaren 4an hasiko da Ahalduntze eta aurten ibiltaria izango da

Erredakzioa

Bertsozale Elkarteak abian jarritako Ahalduntze Bertso Eskolak hamargarren ikasturteari ekingo dio urriaren 4a. Orain arte toki finkoetan egin izan da, Amasa-Villabonan eta Durangon. Aurten ibiltaria izango da: Amasa-Villabonan, Leitzan, Donibane Garazin, Hazparnen, Gasteizen eta Durangon egingo dira saioak. Hilean behingo maizatasuna izango du, larunbat goizez (10:00-14:00). Ikasturtea 2025eko urrian hasi eta 2026ko ekainean amaituko da.

Hitzorduak

    2025eko urriak 4, Amasa-Villabona
    2025eko azaroak 8, Leitza
    2025eko abenduak 13, Donibane Garazi
    2026ko urtarrilak 17, Hazparne
    2026ko otsailak 14, Amasa-Villabona
    2026ko martxoak 28, Gasteiz
    2026ko apirilak 18, Eibar
    2026ko maiatzak 9, Durango
    2026ko ekainak 6, ikusteke

Izena emateko lehen epea irailaren 22an amaituko da baina Bertsozale Elkarteak aukera ematen du hiruhileka izena emateko ere. Izena emateko formularioa hemen.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza