Ane Labakaren Hezur berriak liburuan oinarrituta 2025-09-22

'Hezur berriak' amatasunaren inguruko bertso saio literarioa abian

'Hezur berriak' amatasunaren inguruko bertso saio literarioa abian
Ane Labaka: «Atmosfera berezia sortzen den saioak dira». Lasarte-Orian izango da estreinaldia urriaren 2an. Udaberria bitartean beste lau saio ere lotuta daude.

Jexux Mari Irazu

Literatur lanak bertso-saio literarioen iturri dira azken urteotan, literatur laneko pasarteak eta gaiak bertsotan landuaz. Ildo horretan, zenbait saio egin ziren Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik lanarekin eta baita Miren Amurizaren Pleibak lanarekin ere. Ane Labakak Hezur berriak lana argitaratu du aurten eta, lan hori oinarri dela, saio literarioak egingo dituzte, amatasunarekin lotutako gaien inguruan. Ane Labakak gidatuko ditu saioak eta bere liburuko poema batek emango dio gai bakoitzari sarrera, Ines Osinagak musikaz lagunduta. Ondoren gaiaren formulazio konkretua planteatuko die bertsolariei.

Ane Labakak Bertsoari azaldu dio saioetan amatasunaren esperientzia bizi izan dute bertsolariak arituko direla. Urriaren 2ko estreinaldian Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Miren Amuriza ariko dira bertsotan Lasarte-Orian. Sarrera doan da. 

Ane Labaka: «Atmosfera berezia sortzen den saioak dira»
Ane Labakak azpimarratu du gaitegi jakin bateko bertso saio literarioetan bertsotarako plaza berezia izaten dela eta atmosfera berezi bat sortzen dela, bertsolari eta publikoaren arteko konplizitate erantsi bat bezala. Hala sentitu izan du bertsolari lasartearrak aurreko esperientzietan. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza