Urdulizen, 17:00etan Kultur etxean 2025-09-23

Igandean hasiko da Bizkaiko Txapelketa

Igandean hasiko da Bizkaiko Txapelketa
Bertsolariak: Aitor Bizkarra, Garazi Navarro, Garikoitz Sarriugarte, Garazi Bilbao, Koldo Gezuraga eta Mikel Retolaza, Beñat Vidalek gaiak jarrita.

Iritsi da. Igandean hasiko da Urdulizen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. 37 bertsolari izango ditu eta aurten lehenengoz finalaurrekoak bi itzulitara egingo dira. Lehenengo fasean 30 bertsolari hasiko dira eta 11 pasako dira finalaurreetara. Lehenengo saioan Aitor Bizkarra, Garazi Navarro, Garikoitz Sarriugarte, Garazi Bilbao, Koldo Gezuraga eta Mikel Retolaza ariko dira kantuan, Beñat Vidalek gaiak jarrita.

Egin beharreko lanak: 13 bertso puntuagarri
Bertsolariek 11 bertso puntuagarri kantatuko dituzte lehenengo fasean. Ohiko ariketak dira.
Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
Bakarkako lana: puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
Bakarkako  lana, ganbarako lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.

Bertsoak jarraipena
Bertsoa.eus-ek gertuko jarraipena egingo dio Bizkaiko Txapelketari. Lehen fasean, saiotako bertsoaldi lagin bat jarriko du eta hautaketa zabala finalaurrekoetan zein finalean. Finalaurreko bigarren itzulia zuzenean emango du.

Lehen faseko beste saioak






Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza