Urriaren 4an, 19:30etan 2025-09-22

Bertso bakarrizketak Zestoan

Bertso bakarrizketak Zestoan
bakarrizketak eta bertsoak Stand-up librean

Erredakzioa

Bertso bakarrizketak saioa antolatu dute Zestoan urriaren 4an, 19:30etan kiroldegian. Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan. Ana Goitiak gidatuko du ekitaldia. Aurretik afari-merienda izango da. Sarrerak hemen

Bertsoa bakarrizketekin igurtzian
Ander Lipusek jarri zuen modan bertsoak eta antzerkia uztartzea Erregea eta bufoia ikuskizunarekin. Bakarrizketa formatuan zen hura ere. Azken urteotan bakarrizketak indarra hartzen joan dira eta bertsoarekin gurutzatu dira. Proiektu zehatzen artean, Mirari Martiarenak norbere mundu intimo ikuskizuna ondu du, bakarrizketak eta bertsoak biltzen dituena. 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza