Asteroko maiztasunez 2025-09-22

Ostiralean hasiko da berriro Bertsolari Bertsozale podkasta

Ostiralean hasiko da berriro Bertsolari Bertsozale podkasta

Xan Alkhat

2021an abiatutako bideari jarraiki, Bertsolari Bertsozale podkasteko denboraldi berria. Bertsolaritza eremu desberdinetatik bizi duten pertsonen lekukotza jasotzen du Bertsolari Bertsozale podkastak. Zaletze prozesua, bertsolaritzarekin izan duen harremana, bertsolaritza bizitzeko modua, interesguneak, gaurko bertsolaritzarekiko ikuspegia, kezkak... Bertsolaritza esperientzia desberdinak jasotzea eta zabaltzea da helburua.

Eñaut Agirre lehen gonbidatua
Lehenengo gonbidatua Eñaut Agirre Goia izango da: Zaldibian bizi den hernanirra ekarpen handia egiten ari da bertso jarrien inguruan, ikerketan zein emanaldietan.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza