69 urte zituela 2025-09-23

Joseba Etxebarria bertsolaritza eragile nekaezina zendu da

Larrabetzuko bertso-eskolaren sortzaile izan zen 1981 inguruan. Bizkaiko Bertsozale Elkartearen sorreran parte hartutakoa da eta zuzendariza kide izana urte luzez. Bereziki Txapelketaren antolakuntzan urte luzeetako lana egin zuen.

Jexux Mari Irazu

Joseba Etxebarria Uriarte (Larrabetzu, 1956-2025) bertsolaritza eragilea zendu da. Larrabetzuko bertso-eskolaren sortzaile izan zen 1981 inguruan eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearen sorreran parte hartutakoa da Etxebarria. Zuzendariza kide izan da urte luzez. Bereziki, Txapelketako Talde Antolatzaileko kidea izan da urte askoan. 2000 urtean hasi zen taldean eta oraintsura arte izan da talde horretako zutabe garrantzitsu. Talde horretan egindako beharra omentzeko, 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean txapela ipini zion Nerea Ibarzabal txapeldunari, Moises Enbeitarekin batera. Biek Talde Antolatzailean zein eragiletzan egindako beharra ikusarazi gura izan zen orduko hartan.



Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza