Donostiako Antonio Elortza Belodromoan izango da saioa, arratsaldeko 17:30etan. Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes eta Iñaki Gurrutxagak kantatuko dute. Bertsoa.com-ek zuzenean eskainiko du saioa.
Bukatzera doa Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Gaur azkeneko finalaurrekoa jokatuko da, Donostiako Antonio Elortza Belodromoan. Jendea dagoeneko hasi da aretoan sartzen, eta aulkirik gehienak beteta daude. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da saioa. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:
Maialen Lujanbio
Jon Maia
Aitor Sarriegi
Uxue Alberdi
Arkaitz Estiballes
Iñaki Gurrutxaga
Gaiak jartzen, berriz, Saroi Jauregi ariko da.
Une honetan horrela dago sailkapena:
1.- Amets Arzallus 1389,75 puntu
2.- Aitor Mendiluze 1349,75 puntu
3.- Unai Iturriaga 1324,25 puntu
4.- Sustrai Colina 1301 puntu
5.- Miren Amuriza 1286,75 puntu
6.- Iñaki Zelaia 1282,75 puntu
7.- Julio Soto 1281 puntu
8.- Beñat Gaztelumendi 1278,75 puntu
9.- Igor Elortza 1270 puntu
10.- Onintza Enbeita 1251,75 puntu
11.- Jone Uria 1247,25 puntu
12.- Jon Martin 1225,5 puntu
13.- Maialen Lujanbio 708,5 puntu
14.- Jon Maia 679 puntu
15.- Aitor Sarriegi 651 puntu
16.- Uxue Alberdi 637,5 puntu
17.- Arkaitz Estiballes 630,5 puntu
18.- Iñaki Gurrutxaga 626 puntu