Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-09-25

Donostiako Euskal Jaietako eta Markinako organo jaialdiko bertsoak Hitzetik Hortzeran

Donostiako Euskal Jaietako eta Markinako organo jaialdiko bertsoak Hitzetik Hortzeran
Mikel Ansola organo-jotzailea elkarrizketatuko dute aste honetako programan. Markina-Xemeingo eta Donostiako bertso saioak izango dira larunbatean 21:00etan ETB1en.

Organoaren musikarekin aritu ziren bertsotan Markina-Xemeinen Nerea Ibarzabal eta Josune Aramendi, Mikel Ansolak gaiak jarrita. Donostiako Euskal Jaietan, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Maider Arregi, Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus, Imanol Artola Felixen esanetara. Bi saioetako bertsoak eskainiko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak. 



Mikel Ansola organu-jolea gonbidatu
Mikel Ansola organo-jotzailea elkarrizketatuko dute aste honetako programan. Musika Haizeak zikloaren baitan bertsoa eta organoa uztartzea pentsatu zuen markinar gazteak.



Euskal Herriko organoen ondarearen aberastasunari eta hau zaintzeko beharrari buruz ere arituko dira. Baita Mikel Ansolaren organo-jotzaile ibilbideaz eta aurrera begira dituen proiektuei buruz ere. 

Hitzetik Hortzera larunbat gauean ETB1en. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza