Bertsularien Lagunak elkarteko egoitza berrian 2025-09-25

Xilaba Bertsolari Txapelketa asteartean aurkeztuko dute Uztaritzen

Xilaba Bertsolari Txapelketa asteartean aurkeztuko dute Uztaritzen
Amets Arzallusek iragarria du ez duela parte hartuko. Xilaba azaroaren 8an hasiko da eta urtarrilaren 31n jokatuko da finala Donibane Lohitzuneko Jai Alai pilotalekuan.

Jexux Mari Irazu

Bertsularien Lagunak Elkarteak datorren asteartean aurkeztuko du Xilaba Txapelketa, Uztaritzen, Elkartearen egoitza berrian. Bertsoa.eus-ek egun berean emango ditu xehetasunak. Aurrez, Bertsozale Elkarteak jada iragarriak ditu herrialde guztietako txapelketen hasiera eta bukaera datak. Xilaba azaroaren 8an hasiko da, Bidarten eta finala urtarrilaren 31n jokatuko da Donibane Lohitzunen. Parte hartzaileei dagokionez, Amets Arzallus egungo txapeldunak Hitzetik Hortzeran iragarri zuen ez duela Xilaban parte hartuko eta beste leku batetik lagunduko duela Xilaba. 

2021ean aurreko edizioa
Xilabako aurreko edizioa duela lau urte jokatu zen, pandemia betean. Amets Arzallusek eta Miren Artetxek jokatu zuten buruz burukoa. Odei Barroso gelditu zen hirugarren; Maddalen Arzallus laugarren, Patxi Iriart bosgarren eta Maddi Ane Txoperena seigarren. Sustrai Colinak ez zuen parte hartu. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu