Bizkaiko bertsolari txapelketa 2025-09-28
Aitor Bizkarrak irabazi du Bizkaiko Txapelketako lehen saioa Urdulizen eta finalerdietan kantatzeko txartela eskuratu du. Abadiñarrak Zeanurin kantatuko du urriaren 26an. Kantukide izango ditu, oraingoz, Aissa Intxausti, Jone Uria eta Oihana Bartra.
Lan puntuagarriak eginda honela gelditu zen Urdulizko sailkapena:

Saioan Beñat Vidal Gurrutxaga aritu da gai-jartzaile lanetan. Epaile: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari, Itziar Basterretxea Olarreaga.
Bertsoa.eus-ek saioetako irabazleen hitzak bilduko ditu eta baita bertsoaldien lagin bat jarri ere.
Lekeition eta Mungian datorren asteburuan
Datorren asteburuan Bizkaiko Txapelketako beste bi saio jokatuko dira Lekeition eta Mungian. Lehen fase honetan 30 bertsolarik kantatuko dute eta 11 sailkatuko dira finalerdietara: saioetako bost irabazleak eta beste sei puntuazioz. 



Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza