Gaur aurkeztu dute Uztaritzen 2025-09-30

Xilaba Txapelketa: aro berria eta txapeldun berria

Xilaba Txapelketa: aro berria eta txapeldun berria

Jexux Mari Irazu

Xilaba Bertsolari Txapelketak aro berri bati ekingo diola dirudi alderdi askotatik. Hori bai, txapeldun berria ere izango da urtarrilaren 31n, azaroaren 8an hasiko bidea borobiltzeko. 24 bertsolarik hartu dute parte. Gailurrean erreleboa gertatu da eta gazte benaulandi berria sartu da.

2008-2026: 18 urteko bidea
2008an jarri zen abian Xilaba Bertsolari Txapelketa. Ia 20 urteko bidean bertsolari belaunaldi ezberdinak gurutzatu dira baina hasieratik bereziki Amets Arzallus eta Sustrai Colinak markatutako bidea egin du Xilabak. Bien artean irabazi dituzte txapel guztiak eta bien artekoak izan dira buruz buruko gehienak. Erreleboa eman dute biek. Sustrai Colina 2021ean ere ez zen atera. Horiengandik gertu ibili izan den Odei Barroso ere ez da Xilaban izango. Buruz burukoa jokatu zuen behin eta azken Xilaban 3. gelditu zen Amets eta Mirenen atzetik.

Maila eta urteetako esperientzia
Eskarmentu handiko belaunaldiak helduko dio Xilabaren oholtzako bertso ardura nagusiari. 30-40 urteko bueltako bertsolariak gehienak, aurreko ediziotan ia erabat finaletan ibilia edo finalaren atarian. Txapelketa Nagusian bide luzea egina eta plazetan ere eskarmentua bildua: Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena edo Patxi Iriart, besteak beste. 2021an Miren Artetxek buruz burukoa jokatu zuen Amets Arzallusekin batean. Hura amaituta, txapeldunaren agurra pentsatzeko esan omen zion Ametsek.

2021eko aldi hartan, era berean, finaletik gertu izan ziren Aitor Servier, Ramuntxo Christy, Irati Alcantarilla edo Karlos Aizpurua bera. 

Belaunaldi berria
Duela lau urte jokatu zen azkenekoz Xilaba eta belaunaldi berri oso bat sartu da Xilaban bide luzea egin eta ekarpen handia egin dezakela erakutsia duena. Belaunaldi berri horretako kide dira Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Haize Lekuona, Nahia Sasco eta Elixabet Etxandi. Adin desberdinetakoak baina denek lehenengoz hartu dute parte.

Eta bada ez hain gazte baina lehenengo aldiz parte hartuko duen beste bertsolari sorta ere, Taldekako Xilabaren beroan urratsa emana.


 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»