Bizkaiko bertsolari txapelketa - lehen fasea 2025-09-30

Lekeition eta Mungian kanporaketak asteburuan

Lekeition eta Mungian kanporaketak asteburuan

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko Txapelketako bi kanporaketa jokatuko dira asteburuan Lekeition eta Mungian. Larunbatean, Lekeition, Beñat Bilbao, Iker Uriarte, Iruri Altzerreka, Jone Larrinaga, Lurdes Ondaro eta Txaber Altube ariko dira bertsotan, Zihara Enbeitak gaiak jarrita. Ikusgarri Zine aretoan da hitzordua, 17:00etan. Lekeitioko irabazleak Abadiñon kantatuko du finalaurrekoetan, azaroaren 2an. Kantukide izango ditu, besteak beste, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga eta Mungiako irabazlea, fase honetan osatuko diren beste birekin batean.

Domekan, Mungian, Olalde Aretoan, 17:00etan: Ander Ucelay, Imanol Uria, Josune Aramendi, Maite Sarasola, Peru Vidal eta Unai Mendiburu, Jon Amezagak gaiak jarrita. Mungiako saioko irabazleak ere Abadiñoko finalerdietan kantatuko du.

Lehen fasea amaitzeko azken bi saioak


Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza