Pello Errota Sariketa Harituzen eskutik 2025-09-29

Miren Artetxe eta Etxahun Lekue Pello Errotako finalera

Miren Artetxe eta Etxahun Lekue Pello Errotako finalera
Bigarren kanporaketa ostiral honetan jokatuko da Gaztelun. Agin Laburu, Maddalen Arzallus, Eneko Araiztegi Korta, Aroa Arrizubieta, Maddi Aiestaran eta Danel Etxeberria ariko dira. Bietan Imanol Artola Felix ariko da gai-jartzen.

Erredakzioa

Pello Errota Sariketako lehenbiziko saioa jokatu zen ostiralean Bidanian, sei bertsolari kantuan zirela: Miren Artexe, Etxahun Lekue, Ekhiñe Zapiain, Oier Iurramendi, Saats Karasatorre eta Naia Arrizabalaga. Miren Artetxe eta Etxahun Lekuek lortu zuten urriaren 17an finalean kantatzeko txartela.



Sarrerak agortuta eta gazte asko
Harrera beroa izan du Pello Errota Sariketak lehen saio honetan. Aste hasierarako sarrera denak agortu ziren eta 70 lagun inguru bildu ziren. Horietako asko gazteak.



Pello Errota Sariketaren bigarren kanporaketa urriaren 3an jokatuko da Gaztelun. Kantuan: Agin Laburu, Maddalen Arzallus, Eneko Araiztegi Korta, Aroa Arrizubieta, Maddi Aiestaran eta Danel Etxeberria ariko dira. Bietan Imanol Artola Felix ariko da gai-jartzen.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza