Nafarroako Txapelketa hasi da Auritzen 2025-10-04

Eneko Lazkoz irabazle Auritzen

Eneko Lazkoz irabazle Auritzen

Jexux Mari Irazu

Eneko Lazkozek irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa Auritzen. Lan puntuagarriak amaituta honela gelditu da sailkapena:

    Eneko Lazkoz Martinez: 357,5
    Saats Karatsatorre Martinez: 328,5
    Eki Mateorena Zozaia: 301,5
    Egoitz Gorosterrazu Elizagoien: 293,5
    Urko Gartzia Aleman: 287
    Aitor Irastortza Arrizurieta: 283

Hurrengo larunbatean segituko du txapelketak, Mutiloan jokatuko den saioarekin. Herri horretako Kultur Etxean izango da saioa, 17:30ean. Han ariko dira kantuan Beñat Astiz Isasi, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Idoia Granizo Uribarrena, Jabi Lezaun Landa, Julio Soto Ezkurdia eta Sarai Robles Vitas, Iratxe Legarra Nuin gai-jartzailearen aginduetra. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus atarian.


24 bertsolari lehenengo fasean
Nafarroako Txapelketan 24 bertsolari ariko dira lehenengo fasean, lau saiotan banatuta. Auritzen, Mutiloan, Iruritan eta Los Arcosek jokatuko dira saioak. 24tik 18 bertsolari pasako dira bigarren fasera. Saioko lau irabazleak zuzenean eta beste 14 puntuazioz.

Finala Nafarroa Arenan azaroaren 29an
Nafarroako Txapelketako finalak Anaitasunatik Nafarroa Arenara egin du jauzi eta hantxe jokatuko da azaroaren 29an. 

Gertuko jarraipena Bertsoan
Bertsoa.eus-ek gertuko egingo dio Nafarroako Txapelketari. Emaitzen informazioaz gain, saioetako irabazlearen balorazioa jasoko du eta bertsoaldi hautaketak jarri. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza