Bizkaiko Bertsolari txapelketa - lehen fasea 2025-10-04
Txaber Altubek irabazi du Bizkaiko Txapelketako bigarren saioa Lekeition, 480 punturekin. Beraz, Abadiñoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 2an jokatuko dena. Lan puntuagarriak eginda, hemen sailkapena:
Txaber Altube Sarrionandia_____ 480
Lurdes Ondaro Mallea__________458
Iruri Altzerreka Martinez_______444.5
Jone Larrinaga Dañobeitia______432.5
Iker Uriarte Urrutia___________422.5
Beñat Bilbao Landa___________416
Idoia Anzorandia Kareaga egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.
Bihar jokatuko da hurrengo saioa, Mungian. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai; baita bihar Mungiako Olalde aretoko txarteldegian saioaren aurretik, aurretik agortu ez badira.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza