Bizkaiko Bertsolari txapelketa - lehen fasea 2025-10-05

Unai Mendiburu irabazle Mungiako saioan

Unai Mendiburu irabazle Mungiako saioan

Unai Mendiburuk irabazi du Bizkaiko Txapelketako hirugarren kanporaketa, 464 punturekin eta Abadiñoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 2an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

    Unai Mendiburu Valor________ 464
    Imanol Uria Albizuri__________458
    Maite Sarasola Isazelaia_______458
    Josune Aramendi Perez_______425.5
    Ander Ucelay Aristi__________418.5
    Peru Vidal Gurrutxaga_______417.5

Jon Amezaga Fernandez egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea egon da.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza