2017an egin zen aurrekoa 2025-10-07

Gipuzkoako Herriartekoan izena emateko epea zabalik

Gipuzkoako Herriartekoan izena emateko epea zabalik
2026an jokatuko da urtarriletik maiatzera bitartean.

Erredakzioa

Zortzi urteren ondoren Herriarteko txapelketa jokatuo da berriro Gipuzkoan eta izen ematea zabalik da azaroaren 9a bitartean. 2026ko urtarriletik maiatzera jokatuko da. Auzolanean antolatutako txapelketa izango da eta talde bakoitza, hiru bertsolari, gai-jartzailea, epailea eta talde-ordezkaria beharko ditu. Gutxieneko adina, 15 urte. Ohar gisa, talde ordezkaria bertsolari, gaijartzaile edo epailea ere izan daitekeela adierazi du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi gipuzkoa.sustapena@bertsozale.eus helbidera. 

2017an aurrekoa eta 700 lagun finalean
Gipuzkoako herriarteko txapelketak denbora tarte zabal batekin antolatu izan dira. 2017an izan zen aurrekoa eta 700 lagunetik gora bildu ziren finalean, Izarraitz pilotalekua bete jende. Aurretik, berriz, 1999an jokatu zen. Herrialdeetako herriarteko txapelketen hasiera izan zen hura, 80. hamarkada hasieran jokatu zen Pernando Amezketarra taldekako sariketa ideia gisa hartuta. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza