Bizkaiko bertsolari txapelketa - Lehen fasea 2025-10-09

Igandean argituko da lehen fasetik sailkatuko diren 11 bertsolarien zerrenda

Igandean argituko da lehen fasetik sailkatuko diren 11 bertsolarien zerrenda
Galdakaon eta Getxon jokatuko dira saioak asteburuan.

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken saio biak jokatuko dira asteburu honetan: urriaren 11n Galdakaon, eta 12an Getxon. Asteburu honetan erabakiko lehen faseko 30 bertsolaritik zein 11 bertsolari pasatuko diren finalaurrekoetara. Oraingoz, Aitor Bizkarrak, Txaber Altubek eta Unai Mendiburuk eskuratu dute txartel hori. 

Galdakaoko saioa Torrezabal kultur etxean izango da, 17:00etatik aurrera. Sei bertsolari hauek arituko dira:

    Araitz Katarain Mugarza
    Asier Galarza Garai
    Bittor Altube Sarrionandia
    Enare Muniategi Etxabe
    Irune Basagoiti Agirre
    Paule Ixiar Loizaga Legarra

Gaiak ematen Begoñe Olabarria Astobiza arituko da.


Lehen faseko azken saioa Getxon jokatuko da, Muxikebarriko Arrigunara aretoan jokatuko da, ordu berean. Domekako seikotea, hurrengoa:

    Aitor Esteban Etxebarria
    Ibai Amillategi Omaetxebarria
    Janire Arrizabalaga Munduate
    Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria
    Mikel Goiriena Larrazabal
    Peio Molinuevo Martin

Gai-jartzailea Leire Garatxena Larrabe izango da.



Saio bakoitzaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara; eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Beraz, asteburu honetako azken saio biekin erabakiko da zein bertsolari pasatuko diren finalaurrekoetara.

Epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegiak zabalduko lirateke: Zapatuan 16:30ean, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, eta domekan ere ordu berean Muxikebarri Arrigunaga aretoan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza