Bizkaiko bertsolari txapelketa 2025-10-11

Irune Basagoitik irabazi du Galdakaoko saioa

Irune Basagoitik irabazi du Galdakaoko saioa

Jexux Mari Irazu

Irune Basagoiti bertsolari ermuarrak irabazi du Bizkaiko Txapelketako azken aurreko saioa 473 punturekin. Beraz, Barakaldoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 9an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

    Irune Basagoiti Agirre____________473
    Enare Muniategi Etxabe__________459
    Bittor Altube Sarrionandia________452
    Asier Galarza Garai______________451
    Paule Ixiar Loizaga Legarra_______440
    Araitz Katarain Mugarza__________432

Begoñe Olabarria Astobiza egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza