Bizkaiko bertsolari txapelketa - finalaurrekoak 2025-10-12

Lau bertsolari berri Bizkaiko finalaurrekoetan

Lau bertsolari berri Bizkaiko finalaurrekoetan
Irune Basagoiti, Lurdes Ondaro, Enare Muniategi eta Maite Sarasola lehenengoz sartu dira finalaurrekoeta. Urriaren 26an, azaroaren 2an eta azaroaren 9an jokatuko dira Zeanurin, Abadiñon eta Barakaldon, hurrenez hurren.

Bizkaiko Txapelketako finalaurreko lehen itzuliko taldeak erabakita gelditu dira gaur Getxon. 18 bertsolari ariko dira: 11 lehen fasetik sailkatuak eta beste zazpi aurreko finalistak. 11 horietatik 4 berriak izango dira finalerdietan. Irune Basagoiti, Lurdes Ondaro, Enare Muniategi eta Maite Sarasola. Hona hemen taldeak eta datak. 

Urriaren 26an, Zeanuriko Ibarreta frontoian, 17:00etan:
    Aissa Intxausti Aburruza
    Aitor Bizkarra Ruiz
    Bittor Altube Sarrionandia
    Imanol Uria Albizuri
    Jone Uria Albizuri
    Oihana Bartra Arenas

Azaroaren 2an, Abadiñoko Probalekuan, 17:00etan:
    Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
    Gorka Pagonabarraga Agorria
    Enare Muniategi Etxabe
    Maite Sarasola Isazelaia
    Txaber Altube Sarrionandia
    Unai Mendiburu Valor

Azaroaren 9an, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, 17:00etan:
    Ibai Amillategi Omaetxebarria
    Irune Basagoiti Agirre
    Lurdes Ondaro Mallea
    Mikel Goiriena Larrazabal
    Onintza Enbaita Maguregi
    Xabat Galletebeitia Abaroa

Bigarren itzulian, 12 bertsolari
Bizkaiko finalaurrekoak aurten bi itzulitara jokatuko dira, Txapelketa Nagusian edo zenbait ediziotan Xilaban eta Araban egin izan den gisara. 18 bertsolaritik 12 sailkatuko dira bigarren itzulira eta puntu batuketak erabakiko du finaleko zortzikotea. 


Aitor Bizkarra sailkapen buru lehen fasean
Getxon jokatuko da lehen faseko azken saioa, Ibai Amillategi irabazle dela. Aitor Bizkarra gelditu da lehen faseko sailkapen buru. Txaber Altube, Unai Mendiburu, Irune Basagoiti eta Ibai Amillategi izan dira saioetako bost irabazleak. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza