Bizkaiko Txapelketa - Lehen fasea 2025-10-12

Ibai Amillategik irabazi du lehenengo faseko azken saioa

Ibai Amillategik irabazi du lehenengo faseko azken saioa

Jexux Mari Irazu

Getxoko Muxikebarri Arrigunaga aretoa bete-beteta egon da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken saioan. Horrela, finalaurrekoen lehenengo bueltan kantatuko duten bertsolarien zerrenda ere jakin dugu bertan. Honako sei bertsolari hauek aritu dira Getxoko areto beteari kantatzen:

    Aitor Esteban Etxebarria
    Ibai Amillategi Omaetxebarria
    Janire Arrizabalaga Munduate
    Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria
    Mikel Goiriena Larrazabal
    Peio Molinuevo Martin

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Ibai Amillategi izan da puntu gehien batu dituena: 470.5 puntu. Beraz, Barakaldoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 9an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen lehenengo bueltan kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

    Ibai Amillategi Omaetxea_______470.5
    Mikel Goiriena Larrazabal_______455.5
    Janire Arrizabalaga Munduate__ 450.5
    Peio Molinuevo Martin__________424.5
    Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria__ 423
    Aitor Esteban Etxebarria_______406.5

Leire Garatxena Larrabe izan da gai-jartzaile. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat