Nafarroako Txapelketa - lehen fasea 2025-10-12

Julio Soto irabazle Mutiloan

Julio Soto irabazle Mutiloan
Gorritiarrak Leitzako finalaurrekoan kantatuko du. 160 entzule elkartu ziren larunbatean Arangurengo Kultur Etxean.

Jexux Mari Irazu

Mutiloan jokatu zen larunbatean 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa eta Julio Soto izan da irabazle, 353 punturekin. Honenbestez, Gorritiarrak Leitzako finalaurrekoan kantatuko du.

Honela geratu da saioko sailkapena:

1. Julio Soto Ezkurdia: 353
2. Sarai Robles Vitas: 338,5
3. Ekhiñe Zapiain Arlegi: 329,5
4. Jabi Lezaun Landa: 309
5. Idoia Granizo Uribarria: 291
6. Beñat Astiz Isasi: 285,5

Datorren larunbatean segituko du txapelketak, Iruritan jokatuko den saioarekin. Gizarte Bilgunean izango da saioa, 17:00etan. Han ariko dira kantuan Amaia Elizagoien Varela, Endika Legarra Nuin, Josu Sanjurjo Alzuri, Julen Zelaieta Iriarte, Patxi Castillo Graciarena eta Xabat Illarregi Marzol, Ainhoa Larretxea gai-jartzailearen aginduetara.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat