Adin adin proiektua 2025-10-13

Nafarroako zahar-etxeetan bertsoak Adin adin proiektuaren baitan

Nafarroako zahar-etxeetan bertsoak Adin adin proiektuaren baitan
Sei saio izango dira datozen asteeetan eta Nafarroako 12 bertsolari ariko dira kantuan.

Jexux Mari Irazu

Adinekoen egoitzetan bertso saioak egiteko egitasmoa zabaltzen ari da eta udazken honetan Nafarroan egingo da lehenengoz. Sei bertso saio izango dira Lesakan, Altsasun, Beran, Elizondon eta Lekunberriko zahar-etxeetan. Seigarrena zehazteke dago oraindik. Nafarroako 12 bertsolari ariko dira kantuan.

Ia 50 saioko proiektua
Zahar-etxeetara egokitutako bertso-saioak egiteko Adin adin proiektuak bidea egin du, Lankuren ekimenez eta erakunde publikoen laguntzaz. Gipuzkoan 30 saiotik gora egiten dira eta ondo bidean, urtea bukatu aurretik egingo dira aurtengo saioak. Bizkaian, 11 saio egin ziren maiatzetik uztailera eta orain Nafarroan sartuko da ekimena. 

Belaunaldi desberdinetako bertsolariak, binaka
Adin adin proiektuan belaunaldi desberdinetako bi bertsolari aritzen dira saioko, eta gehientan herriarekin edo eskualderekin lotura dutenak. Libreko saioak dira eta egoitzetan egindako aurrelana izaten da abiapuntu. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza