Tolosaldeako Harituz Bertsozale Elkartearen eskutik 2025-10-14

Etxahun Lekue, Ekhiñe Zapiain, Agin Laburu eta Maddalen Arzallus Pello Errotako finalean ostiralean

Etxahun Lekue, Ekhiñe Zapiain, Agin Laburu eta Maddalen Arzallus Pello Errotako finalean ostiralean

Pello Errota Sariketako finala jokatuko da ostiral honetan Asteasun. Aurrez bi kanporaketa jokatuta, 12 bertsolaritik lau sailkatu dira finalera: Etxahun Lekue, Ekhiñe Zapain, Agin Laburu eta Maddalen Arzallus. Iturriondo jatetxean izango da finala, Igotz Alkortak gaiak jarrita. Txartela, Iturriondo jatetxean daude eskuragarri.

Belaunaldi arteko sariketa, afari bueltan
Pello Errota bertsolari asteasuarraren heriotzaren mendeurrenaren harira sortu zen sariketa eta bi urtez behingo maiztasunez egiten da. Belaunaldi artekotasuna du ezaugarrietako bat eta plazaz plaza dabiltzan bertsolariek ere hartzen dute parte, gazteagoekin edo gutxiago dabiltzanekin batean. Ariketak aldetik ere badu berezitasunik. Aurten, esaterako, kanporaketetan ez da bakarkakorik izan. Ofizioak eta puntuak. 

Arrakasta beroa 
Pello Errota sariketak harrera beroa du bertsozaleen artetan eta kanporaketetan antzeman da hori. Finaletan ere 80-100 lagun bueltan elkartzen dira Asteasuko Iturriondo jatetxean. 

Bertsoa.eus bertan
IV. edizioko finalean Bertsoa.eus ere bertan izango da hango bertsoak eta irabazlearen hitzak jasotzeko. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza