Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Lehen fasea 2025-10-14

Nafarroako Txapelketako hirugarren saioa Iruritan larunbatean

Nafarroako Txapelketako hirugarren saioa Iruritan larunbatean

Erredakzioa

Nafarroako Txapelketako hirugarren saioa jokatuko da larunbat honetan Iruritan. Gizarte bilgunean da hitzordua, 17:00etan. Bertsotan, Amaia Elizagoien, Endika Legarra, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta, Patxi Castillo eta Xabat Illarregi, Ainhoa Larretxeak gaiak jarrita. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerdietara. 

Lazkoz eta Soto irabazle aurreko bietan
Egungo txapeldunak eta txapeldunordeak irabazi dituzte aurreko bi saioek. Lazkoz gailendu zen Auritzen eta Soto Mutiloan. Lehen fase honetan 24 bertsolarik kantatuko dute eta lau saio izango dira. 24tik 18 sailkatuko dira finalerdietara. Azken saioa urriaren 26an jokatuko da Los Arcosen. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza