XXXVII. ZAPIRAIN ANAIAK SARIA 2025-10-16

Zapirain Anaiak bertso-paper lehiaketako oinarriak

XXXVII. ZAPIRAIN ANAIAK SARIA OINARRIAK

PARTE HARTZAILEAK
Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileak har dezake parte, 2006. urtean edo lehenago jaiotako helduentzat.
EGIN BEHARREKOA
Bertso-sorta bakoitzak gutxienez 8 bertso izan ditzake eta gehienez 14. Bertsoen gaia, neurria eta doinua librea izango da.
Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, 3 bertso-sorta aurkez ditzake.

EPEA ETA BALDINTZAK
Lanak jasotzeko azken eguna azaroaren 22a izango da.
Bertso guztiek argitaratu gabeak izan behar dute, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.

SARIAK
1. Saria: 875€ eta oroigarria
2. Saria: 500€

(Sari hauek %20ko atxikipen fiskala izango dute. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz dezake.)

NORA ETA NOLA HELARAZI
Bertso-sortak posta arruntez zein posta elektronikoz bidal daitezke.

•Posta arruntez:
Jatorrizko sorta eta bi kopia gutun-azal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia.
Bertso-paperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa aparteko gutun-azal batean sartu beharko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Hona hemen gure helbidea:
Errenteria-Oreretako udaletxea
Euskara Zerbitzua, Herriko plaza z/g
20100 Errenteria-Orereta

•Posta Elektronikoz:
PDF formatuko bi dokumentu bidali behar dira; batean bertso-sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak. Hona hemen gure helbide elektronikoa:
xenpelar@xbe.eus

EPAIA ETA SARI BANAKETA
Epaimahaia antolatzaileak izendatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da.
Sariak abenduaren 13an banatuko dira goizeko 11:00etan.
Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, eta argitaratzeko eskubide osoa izango du.
Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza