XXVII. IBON ZABALA SARIA OINARRIAK 2025-10-16

Ibon Zabala bertso-paper lehiaketako oinarriak

XXVII. IBON ZABALA SARIA OINARRIAK

PARTE HARTZAILEAK
Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileak har dezake parte. Bi ataletan egongo da banatua: nerabeen saila, 2007-2010 urteetan jaiotako nerabeentzat, eta haurren saila, 2011 urtean edo ondoren jaiotako haurrentzat.

EGIN BEHARREKOA
Bertso-sorta bakoitzak gutxienez 4 bertso izan ditzake eta gehienez 6. Bertsoen gaia, neurria eta doinua librea izango da.
Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, 3 bertso-sorta aurkez ditzake.

EPEA ETA BALDINTZAK
Lanak jasotzeko azken eguna azaroaren 22a izango da.
Bertso guztiek argitaratu gabeak izan behar dute, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.

SARIAK
Nerabeen saila:1. Saria: 250€ eta oroigarria. 2. Saria: 150€

Haurren saila:1. Saria: 50€ eta oroigarria 2. Saria: 50€

NORA ETA NOLA HELARAZI
Bertso-sortak posta arruntez zein posta elektronikoz bidal daitezke.
•Posta arruntez:
Jatorrizko sorta eta bi kopia gutun-azal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia.
Bertso-paperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa aparteko gutun-azal batean sartu beharko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Hona hemen gure helbidea:
Errenteria-Oreretako udaletxea
Euskara Zerbitzua, Herriko plaza z/g
20100 Errenteria-Orereta

•Posta Elektronikoz:
PDF formatuko bi dokumentu bidali behar dira; batean bertso-sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak. Hona hemen gure helbide elektronikoa:
xenpelar@xbe.eus
EPAIA ETA SARI BANAKETA
Epaimahaia antolatzaileak izendatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da.
Sariak abenduaren 13an banatuko dira goizeko 11:00etan.
Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, eta argitaratzeko eskubide osoa izango du.
Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu