Etxahun Lekuerekin buruz burukoa jokatuta 2025-10-20

Maddalen Arzallusek irabazi du Pello Errota Sariketa

Maddalen Arzallusek irabazi du Pello Errota Sariketa
Ostiralean jokatu zuen finala Asteasun. Harituz Bertsozale Elkarguneak antolatzen du sariketa, bi urtez behin.

Maddalen Arzallusek irabazi du IV. Pello Errota Sariketa, Asteasun ostiralean jokatu zen finalean gailenduta. Hendaiarrarekin batean, Etxahun Lekue, Agin Laburu eta Ekhiñe Zapiain aritu ziren kantuan, Igotz Alkortak gaiak jarrita. Arzallusek Etxahun Lekuerekin jokatu zuen buruz burukoa. Ekhiñe Zapiainek jaso du bertso onenaren Mikaela Elizegi saria. Buruz burukora Agin eta Etxahun puntuazio berarekin heldu ziren. Agi 80 lagun inguru bildu dira afaritan.

Maddalen Arzallusek Joxe Ramon Usabiaga Asteasuko bertsozale sutsuaren eskutik jaso zuen txapela.

Bertsoa.eus ere finalean izan zen eta aste honetan jarriko ditu irabazlearen hitzak eta bertso hautaketa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat